EGOERA ESPAINIAN

Coronavirusak Espainian gorabeherea nabariak eduki ditu guztiok ongi dakigun bezalaxe. Lehen kasua urte honetako Urtarrillaren 30ean ezagutu zen, atzerritik etorritako alemaniar batena. Dirudienez, positibo eman zuen batekin kontaktuan egon zen, horregatik, sanitarioek behaketan jarrita zuten aldez aurretik.

Lehen kasu honen ondoren, kontajiatu gehiago agertu ziren egun gutxiren buruan. Milaka kasu berri agertuta, pandemia baten aurrean geundela konturatu ziren, horregatik, 2020ko Martxoaren 14an alarma egoeran sartu eta konfinamentua hasi zen. Konfinamentua, derrigorra zen, beraz, guztiok etxean egon ginen hiru hilabetez. Beharrezko gauzetarako zen posible kalera irtetzea, erosketak egiteko edota pertsona batzuen kasuan lanera joateko.

 Personas con mascarilla médica | Vector Gratis

Berrogeialdia bukatuta, kalera irtetzeko faseak egon ziren, lau hain zuzen ere, horietan, ordutegi desberdinak, adinen arteko sailkapenak eta herri eremuak errespetatu behar ziren. Faseak bukatuta, kontajiatuen kopurua txikia zen, horregatik, hartu beharreko prekauzioak ez ziren asko. Halaber, uda bukaeran, kontuak ez zeuden hillabete batzuk atzera joanda zegoen bezala, positiboak gehiago ziren eta  guztia okerrera joan aurretik kalean maskarilla erabiltzea derrigorra bihurtu zen.

Gaur, irailaren 24ean, 4143 kasu berri daude Espainian, hala ere, 694.000 dira pandemia osoan positibo eman dutenak, eta horietatik 31.034 hil direnak.  

Kopuruak gaur egun Martxoan zeudenak baiño altuagoak dira, hau da, kontajiatu gehiago daude.

Comentarios

SARRERA