HISTORIA
2019ko abenduan, kausa ezezaguneko pneumonia-agerraldi epidemiko bat izan zen Wuhanen, Txinako herri batean. Ospitale batek pneumonia zuten 4 pertsona onartu zituen, hiri horretako, hiri horretako merkatu batean lan egiten zutenak. Ostitaleak horren berri eman zion CCDCri, eta taldea ikerketa martxan jarri zuen. Ondoren, merkatuko kasu gehiago agertzen hasi ziren eta paziente horien laginak lortu ziren laborategiko analisiak egiteko.
Abenduaren 31n, Wuhaneko Udal Osasun Batzordeak OMEri jakinarazi zion. Pneumonia ezezagunarekin 27 kasu zeuden, eta horietako 7 egoera kritikoan. Gehienak merkatuko langileak ziren, ondorioz merkatua itxi zuten. Urtarrilak 1erako baztertu egin zen gaixotasun komunen bat zela.
2020ko urtarrilaren 12rako Txinan 41 kasu aurkitu ziren. Abendu amaieratik urtarrila hasierara sintomak edukitzen hasi zirenak.
Gaixotasuna zabaltzen joan zen, eta martxoak 11ean 100 lurralde baino gehiagotan aurkitu ziren kasuak. Pandemia bezala hartu zuten, Espainian eta lurralde gehigotan konfinamendua hasi zen. Martxoak 26rako 500 mila kasu zeuden munduan.
Ondorioz, birusa hedatzea ekiditzeko, gobernuak bidaia murrizketak, berrogeialdiak, blokeoak, isolamendu soziala, gertaerak bertan behera uztea eta establezimenduak ixtea ezarri zuen.
Pandemiak eragin sozioekonomiko kezkagarria izaten ari da. Horrez gain, beldurra sortzen duten dezinformazio eta konspirazio teoriak birusari buruz sarean zabaldu dira .
Comentarios
Publicar un comentario